HISTORIA GARAIKIDE HURBILENA

Zenbait gako egungo mundua hobeto ulertzeko

Testu iruzkinetarako gidoa

   

Testu historiko baten iruzkina

– Dokumentuetan garai zehatz bateko errealitatearen zati bat dago irudikatuta eta testu horien azterketa oinarrizkoa da historia ezagutzeko.

– Iruzkina egiteko hiru pausu behar dira: sailkatu, aztertu eta iruzkina egin.

SAILKAPENA:
Forma eta edukiagatik: juridikoa (legeak, dekretuak, konstituzioak, tratatuak, itunak, …), dokumentala (erroldak, katastroak, estatistikak…), lekukotasunezkoak (memoriak, autobiografiak, karta pertsonalak …), narratiboak (lan literarioak, iritzi-artikuluak, kazetaritza-testuak …) edo historiografikoak (egile batek gertaera bati buruz, gero egindako azterketa).

Egilearen identifikazioa: kolektiboa ala ez. Egileari buruzko datuak

– Jasotzailearen arabera: publikoa ala pribatua. Testuaren helburua: adierazi nori zuzenduta dagoen eta dokumentuak zer-nolako helburua duen.

Testuaren kokapena denboran eta espazioan: Azkenik, testua espazioan eta denboran kokatzea beharrezkoa izango da.

ANALISIA: Testuaren azterketa. Gaia eta oinarrizko ideiak.

Oinarrizko ideiak azpimarratu. Ondoren, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizi beharko dira.

Oinarrizko kontzeptuak argitu. Terminoak, izen bereziak eta instituzioak e argitu beharko dira.

IRUZKINA: Testuinguru historikoa.
   Zatirik garrantzitsuena. Bertan azterketaren atalean adierazitako ideiak garai horretako gertaera historikoekin erlazionatu behar dira. Urrats hauek jarrai daitezke:

Aurrekariak aipatu. Azaldu nola ailegatu garen egoera horretara.

– Testua une historiko orokorrarekin erlazionatu.

– Testutik atera daitezkeen ondorioak adierazi.

BALORAZIOA: Azkenik, garrantzitsua izango da gai orokorraren testuinguruan dokumentuak duen garrantzia baloratuko duen ondorio laburra eskaintzea. Etorkizunari begira, bere garrantzia azpimarratu behar dugu.

Advertisements

   Afrika hirugarren astean landuko dugu

Afrika